2007ko hauteskundeetan Bizkaian izandako emaitzak erakusten dituen web hau egiteko XHTML eta estilo-orriak erabili dira, eta W3C Web partzuergoak ailegaerraztasunerako eman dituen WAI (Web Accessibility Initiative) gomendioak betetzen ditu.
2007ko hauteskundeak Bizkaian web guneak web helbide hauek izango ditu:
eta bai guneak bai helbideok bete egingo dituzte W3Cko (World Wide Web partzuergoko) WAI lan-taldeak (Webeko Ailegaerraztasunerako Ekimenak) ezartzen dituen Ailegaerraztasuneko Jarraibideak edo Diseinu Ailegaerrazaren Printzipio Nagusiak. Web gune hau Web 1.0ko A mailako Eduki Ailegaerrazerako Jarraibideetara eta XHTML 1.0 gomendiora egokitzen da.
Ikusteko diseinua egiteko, W3Ck Goitik beherako estilo-orrien 2. mailari (CSS2) buruz emandako gomendioak jarraitu dira. Nabigatzaileak edo nabigaziorako gailuak ez du estilo-orririk onartzen, webaren edukia oraindik ere irakur daiteke daukan etiketatze egituratuari esker.
Web honek Javako appletak eta datuak grafiko moduan ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Javascript exekutatu ahal izatea eta zure nabigatzaileak cookieak onartzea. Zure nabigatzaileak ez badu appletik onartzen, informazio baliokidea emango zaizu, taula moduan.
Gune honetako zenbait fitxategi Adobe PDF motakoak dira, eta horiek ikusi ahal izateko, programa hau behar da:
Grafikoak Javako applet batekin sortzen dira. Bada, horiek ikusi ahal izateko, zure nabigatzaileak "Javako makina birtual" bat zuzen instalatu eta aktibatuta izan behar du.
Adostasunerako adierazpen honek www.bizkaia.net/hauteskundeak domeinuaren menpe dauden orri guztiak jasotzen ditu, eta adierazpen horretatik kanpo geratuko dira kanpoko esteketara joateko orriak zein 2003ko hauteskundeei buruzko datuak.