Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Harremana

Indizea

1. Aplikaziora sarrera

Acceso a la aplicación

Hau izango da erabiltzaileak ikusiko duen lehen orria, kontua izan edo ez, anonimo moduan. Une honetan bilaketa burutzeko aukera besterik ez du. Funtzionalitate gehiago erabili ahal izateko erabiltzaileak sistemara konektatu beharko da bere erabiltzaile datuak (e-posta eta pasahitza) sartuz "SARTU" atalean. Ondoren ondoko orri hau agertuko da:


Acceso una vez logeado

Behin sisteman konektatuta, erabiltzaileak dituen aukerak ikusi ahal izango ditu, dituen baimenen arabera, "MENUA" atalean. Ez dute zertan aukera berdinak agertu behar beti. Erabiltzaileak momentu oro dituen baimenen araberakoa izango da.





2. Bilaketa

Al realizar una búsqueda

Bilatu nahi den testua sartutzen da, hizkuntza aukeratu eta bilaketa berrikusitako dokumentuetara mugatu nahi den edo ez. Bilatu botoia klikatzean bilaketa baldintzak betetzen dituzten itzulpen unitateak pantailaratzen dira. Ez bada itzulpen unitaterik aurkitzen, antzekotasun handiena duen testuaren bilaketa burutzen da automatikoki. Beharrezko baimenak izanez gero, dokumentuari dagokion itzulpen memoria jaitsi daiteke dokumentuaren izenaren eskuinaldean aurkintzen den ikonoan klikatuz.


Lupa irudia duen ikonoa klikatuz, dagokion emaitzaren testuingurua aurkezten da ondoko pantailan ikus daiteken bezala:


Contexto

Bilaketa zehatzago bat burutu nahi izanez gero, nahikoa da "Bilaketa aurreratua" esteka klikatzea ondoko bilaketa aukerak atzitu ahal izateko:


Búsqueda avanzada

"Bilaketa aurreratua" aukeratzerakoan agertzen diren aukerak aukerazkoak dira. Ez dira zertan denak bete behar. Txurian ere utzi diatezke. Bilaketa zehatzago honek bilaketak mugatzeko aukera ematen dun honako parametroen arabera: egilea, dokumentu mota eta dokumentu izena.





3. .bak documentuaren igoera

Subida

Menuko "Dokumentua igo" aukeran klikatuz dokumentua igotzeko bete beharreko formularioa agertzen da. Eremu guztiak bete behar dira. "Dokumentu mota" aukeran dokumentu mota aukeratu behar da gaiaren arabera eta ondoren gehitu botoia sakatu. Botoi hau sakatzean "Etiketak" atalean dokumentu motaren balioa agertuko da. Dokumentu bat dokumentu mota bat baino gehiagorekin erlazionatu daiteke, edo berriak gehitu eskuz "Etiketak" atalean koma (,) batez bananduz. "Dokumentua zuzendua dago" atala dokumentua dagokien pertsonarengatik berrikusia izan bada bakarrik markatu behar da. Eremu guztiak dagokion bezala bete ondoren dokumentua prozesatuko da itzulpen-memoriak sortuz, entitateak garbituz eta ondoren egin beharreko kontsultarako datuak indexatuz. Prozesu hau abian dagoen bitartean honako lehioa agertuko da prozesuaren jarraipena bistaratuz:


Proceso de subida




4. Itzulpen-memoriak ezabatu

Eliminar MT

"IM ezabatu" aukera klikatuz sisteman dauden itzulpen-memorien zerrenda bat ikusi daiteke. Hauetakoren bat ezabatzeko nahida da alboan dagoen ikonoa zapaltzea.





5. Erabiltzaileak kudeatu

Gestionar usuarios

"Erabiltzaileak kudeatu" aukeratuz gero, sisteman kontua duten erabiltzaileen zerrenda bat agertzen den orria ikus daiteke. Lehio honetan erabiltzaileak ezabatu, gaitu edo desgaitu, editatu eta sortzeko aukera dugu dagokion ikono edo esteka klikatuz.





6. Erabiltzailea editatu

Editar usuario

Behin "Editatu" ikonoka klikaturik ondoko orria ikus daiteke, non dagokion erabiltzailearen datuak pantailaratzen diren. Nahi izanez gero hauek moldatzea daude. Eremu batzuk "irakurri soilik" motakoak dira.





7. Erabiltzailea sortu

Crear usuario

Erabiltzaileak kudeatzeko orriko "Berria" esteka sakatuz formulario bat erakutsiko zaigu. Datu guztiak dagokien bezala bete ondoren ondoren erabiltzaile kontua sortuko da eta e-posta bat bidaliko zaio dagokion erabiltzaileari jakinarazten.





8. Baimenak kudeatu

Gestionar permisos

Menuko "Baimenak kudeatu" aukeratik ondoko orria ikus daiteke non erabiltzaile mota bakoitzari dagozkion baimenak agertzen diren. Hauek, momentuko beharren edo nahien arabera moldatu daitezke.





9. Pasahitza aldatu

Bi aukera daude pasahitza aldatzeko. Arrunta menuko "Pasahitza aldatu" aukeraren bidez egiten dena da; bestea aldiz, sistemak behartzen duenean, bai pasahitza ahaztu zaizulako, bai zure kontua administrariak sortua izan delako. Bigarren honeratako e-postaz iritsi zaizun mezuan dagoen esteka klikatzea nahikoa da.


Cambiar contraseña por defecto

Menuko "Pasahitza aldatu" aukera sakatuz agertzen den orria da. Pasahitza aldatzeko nahikoa da pasahitz zaharra, pasahitz berria eta azken honen egiaztapena ipintzea.


Cambio de contraseña obligado

Sisteman behartzen duenean e-posta bat iristen zaio erabiltzaileare esteka batekin. Esteka horretan sartuz gero nahikoa da pasahitz berria eta bere egiaztapena ipintzea pasahitza aldatzeko.





10. Konfigurazio parametroak

Configuración

"Parametroak konfiguratu" atala aukeratuz gero aplikazioan konfiguragarri diren parametroak moldatzeko aukera ematen duen orria agertzen da. "Testuinguru tamaina" parametroaren bidez aurkitutako emaitzaren testuiguruan, aurretik eta atzetik, ikusi nahi diren itzulpen unitate kopurua definitzen da. "Dokumentuko emaitza kopurua" parametroaren bidez, aldiz, aurkitutako dokumentu bakoitzeko zenbat emaitza pantailaratu nahi diren.





11. Erregistratu

Registrarse

Funtzionalitate gehiago izan nahi badiera, eta erabiltzaileak ez badu erabiltzaile konturik sisteman, nahikoa da "SARTU" ataleko "Erregistratu" estakan klikatzea eta eremu guztiak betetzea kontu bat eskatzeko. Behin sistemako administratzaileak eskaera onartzen duenean e-posta bat bidaliko zaio erabiltzaileari bere kontua gaitua izan dela jakinarazten.





12. Pasahitza berreskuratu

Recuperar la contraseña

Erabiltzaileari pasahitza ahaztu zaion egoeretarako, nahikoa da "SARTU" ataleko "Pasahitza ahaztu zait" estekan klikatzea eta erabiltzaileari dagokion e-posta ipintzea pasahitza berria jasotzeko. Sistemak e-posta bat bidaliko dio esteka batekin. Bertan sartuta nahi den pasahitza ipintzeko aukera izango da.



Aldundiaren logotipoa